Aubixa, martxoak 19, asteazkena

Kaixo ibaibetarrok:

Gaurko eguraldia atzokoa baino hobea izan da. Goizean lainotuta zegoen baina laster hasi dira hodeiak alde egiten eta primerako eguna izan dugu!

Gozaldu ostean mintza tailer bat egin dugu eta abesten ere egon gara. Sukaldatzen ere egon gara, gailetak egin ditugu.

Arratsaldean Kalamua mendia igo dugu, 687 metro ditu. Han goitik ikuskisuna primerakoa zen.

Gaur ere primeran jan dugu, afaltzeko patata tortila. Ze goxoa Maritxu!

Bihar egun zoragarria egingo omen du. Azken eguna da, beraz disfrutatzera!

Gabon eta bihar arte!

 

Leave a Reply